XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Uztapidek
Oraintxen ere bertso berri bat
eskatutzen zaigu,
Irigoyenek urte zarrari
kantatzeko esan digu,
emen dirade lanak,
baño gaur zuek danak
nola zeraten testigu,
urte onek beintzat orain artian
lan txarrik eman eztigu.

Uztapidek
Auxen da gai polita
orain neregana
alboko lagunendik
etorri zaidana,
bertsoak bota bear
emen iru bana,
ortan esango nuke
nik naitasun dana
beste ze esanik ez ta
esanikan: ama.